Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek prentsaurrekoa eskaini dute LH Dualeko eboluzioa Euskadin baloratzeko

Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek heuren arteko elkar lana arraskataren oinarritzat jo dute

rueda de prensa

Ezkerretik eskumera, Eduardo Aretxaga, Jorge Arévalo eta Asier Aloria (Argazkia, El Economista) 

Prentsaurrekoan, Eusko Jaurlaritzako Sailburuordea den Jorge Arévalo, Confebaskeko zuzendari Nagusia Eduardo Aretxaga eta Formakuntzako zuzendaria Asier Aloria izan dira. Hirurek, komunikabideen aurrean, LH Dualeko eboluzioaren zifrak Euskadin aurkeztu dituzte. Azkenengo 5 urtetan 2.000 ikaslek eta 1.800 enpresek parte hartu dute dagoeneko. 

2016-17ko ikasturtean, badaude eredu honetan 1.300 ikasle inguru, 800 enpresetan formatzen, heuretatik %80ª txikiak eta ertainak.  Hurrengo urteetera begira, 2020rako dagoen helburu nagusia LHko urteroko tituludunen erdia baino gehiagok ‘dual’ ereduan parte hartzea da.  LH dualaren euskal ereduak laneratze indize altua dauka. LH dualeko %78 inguruk lana aurkitu zuten hurrengo egunean, eta %90 inguruk prestakuntza jaso zuten enpresan bertan geratu ziren.

Helburu horrekin, Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek enpresen artean LH dualeko abaintailak eta ekartzen dituen aukerak zabaltzeko kanpaina abiarazi dute. Horrez gain, Confebaskek  enpresentzako ‘GIDA AZKARRA’ argitaratu du. Gida horretan, LH dualean interesaturik dauden enpresek begirada azkar baten kontsultatu ahal izango dute eredu horretan sartzeko emon behar diren pausoak. Bai Confebaskek bai Jaurlaritzak enpreseei eta gazteei eredu honen abantailak gogoratu nahi izan dizkie. 

 

KANPAINAKO PRENTSA OHARRA