Confebaskek ETBko erreportaje batean parte hartu du Unibertsitate-Enpresa Euskal Estrategiari buruz, bertan aktiboki parte hartzen duen heinean

Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak definitzen duenez, ‘palanka’ da euskal unibertsitate sistemaren eta enpresaren arteko lankidetza handiagoa bultzatzeko

Eduardo Aretxaga, director general de Confebask

Eduardo Aretxaga 

 

                Erreportajea atzo eman zuten ETBko albistegietan, eta, bertan, Confebaskeko zuzendari nagusiak azpimarratu du zeregina dela “lankidetza areagotzen lagunduko digun ekosistema bat sortzea: unibertsitateen eta enpresen artean; unibertsitateen beraien artean eta Unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren artean’.

                Eduardo Aretxagak argi utzi nahi izan du ‘horrek ez duela esan nahi orain arte ez dela lankidetzarik egon. Confebasken lankidetzaz zer ulertzen dugun adierazteko adibide bikainak ditugu, esaterako, Elgoibarreko IMH. Eta, ildo horretan, seguru gaude Unibertsitate-Enpresa Euskal Estrategia ‘palanka’ baliagarria izango dela Euskal Unibertsitate Sistemaren eta Enpresaren arteko lankidetza handiagoa bultzatzeko’. Estrategia Eusko Jaurlaritzak, 3 unibertsitateek eta Confebaskek landu dute elkarlanean, eta Europar Batzordearen berariazko babesa dauka.

                Estrategiaren 2 helburu nagusiak dira, alde batetik, euskal enpresek eskatzen duten kualifikazioaren profila izango duten pertsonak prestatzea (esaterako, 4.0 industriaren erronkei erantzuteko, etab.), eta, bestetik, Euskal Unibertsitate Sistemaren eta enpresaren arloaren arteko transferentzia zientifikoa areagotzea.

                Confebaskeko zuzendari nagusiak gogoratu duenez, ‘unibertsitate duala’ esaten zaion horretan’ aitzindariak eta erreferenteak gara estatu espainiarrean. Berez, dagoeneko eskatu diogu ofizialki Enplegu Ministerioari unibertsitarioentzako kontratu berezi bat arautu dezan, enpresetan modalitate dualean sartzen diren unibertsitarioentzat’, hori, gaur-gaurkoz oraindik aurreikusi gabe dagoelarik. Eduardo Aretxagak nabarmendu du kontratu horrek aukera emango diela ‘ongi ordaindutaegoteko, ondoren laneratzeko aukera asko ematen duen prestakuntza batekin.

                ETBn eman duten erreportajean parte hartu dute, halaber, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateetako sailburuorde Adolfo Moraisek, Berriatuko Cikautxo enpresak eta Elgoibarreko IMHk.

 

                                               IKUSI ETB-KO ERREPORTAJEA (20. MINUTUA)