Confebask Katedra 2018ko EHU/UPVko udako ikastaroetan

  • Newsletterraren edizio berezia Lan Harremanen Eredu Berriari buruz
cátedra Confebask

Joan den uztailean udako ikastaro bat egin zen EHU/UPVn, Confebaskek eratutako Katedraren helburuei buruzko kontestualizazioa aurkezteko, ingurune “neo teknologiko” baten barruan. Ikastaroa Donostiako Miramar Jauregian garatu zen, eta Confebask Katedraren aurkezpenarekin eta proposatzen den Lan Harremanen eredu berriaren laburpenarekin hasi zen; halaber, ikasgai magistral bat eman zen 4.0 industriaren etorrerak dakarren iraultzaren eraginari buruz, enpresaren eta Lan Harremanen esparruan. Horrez gain, dagoeneko Lan Harremanen eredu berria aplikatzen duten euskal enpresetako bi kasu praktiko eztabaidatu ziren denon artean, eta klausura Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Josek egin zuen, jardunaldia oso interesgarria izan zela nabarmenduz.

Hori dela eta, Confebaskek bere Lan Harremanen Newsletterraren edizio berezi bat argitaratu du gaur, zeinean inaugurazioko ponentziaren laburpen zehatz eskaintzen den  – Salvador del Rey jurista ospetsuaren eskutik –, eta GKN Driveline etae Cadinox euskal enpresetan eredu berria aplikatzerakoan izandako esperientzia jasotzeaz gain.

Confebask Katedra’-­ren helburua betetzeko, ikastaroan bere zuzendariak – Juan Jose Alvarez katedratikoa – eta koordinatzaileak – Confebaskeko departamentu juridiko laboraleko zuzendari Jon Bilbao – azaldu zutenez, beharrezkoa da Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko hurbilpena sustatzea, eztabaida eta kontraste akademikoa bultzatuz, bereziki enpresaren barruan lan harremanen eredu bat ezartzeko beharrari dagokionez, garai berrietara egokituta, lankidetza handiagoarekin eta elkarrenganako konfiantzarekin, behin betiko atzean geratu daitezen konfrontazio eta errezelo etapa tradizionalak, batzuek oraindik ere garai bateko planteamenduekin jarraitzen duten arren.

Newsleterra ikusi