Confebask epaimahaikide Petronorrek irabazi duen ‘Jose Ignacio Arrieta – Enpresa eta Gizarte Saria’-n

  • Saria Estrategia Empresarialek sortu du, BBKrekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan
ESTRATEGIA EMPRESARIAL

Eduardo Aretxaga,  Confebaskeko Zuzendari Nagusia, eskumetik bigarrena

2019-09-23

Gaur arratsaldean entregatu da, Bilbon, ‘Jose Ignacio Arrieta – Enpresa eta Gizarte Saria‘ , Estrategia Empresarialen ekimenez, BBKrekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, duela gutxi hil den enpresari, Eusko Jaurlaritzako sailburu ohi eta talde editorial horretako lehendakariaren figura oroitarazteko.

Lehendabiziko edizio honetan, BBKrekin eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuorde Marcos Murorekin batera, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak ere parte hartu epaimahaian. Epaimahaiak erabaki du aho batez saria Petronorri ematea, hogei hautagai ingururen artetik.

Estrategia Empresarialen Enpresa eta Gizarte Saria bizkaitar findegiari emateko erabakiaren oinarrian dago “Petronorrek bere 50 urteetan herrialdearekin erakutsi duen konpromisoa (inbertsioak, gizarte erantzukizuna, euskal gazteen eta horien prestakuntzaren aldeko apustua…), hori guztiz bat datorrelarik Jose Ignacio Arrietak bere bizitza pertsonalean zein profesionalean beti izan zuen konpromisoarekin”.

Saria Petronorreko lehendakari Emiliano Lopez Atxurrak jaso du, eta eskerrak eman dizkio epaimahaiari euren lanari erakutsitako aitortzagatik. Saria emateko ekitaldian Domingo Garcia Marza irakasleak parte hartu du, eta izenburu hau zuen ponentzia aurkeztu du: “Ética empresarial, un marco ético para la responsabilidad social”.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Beatriz Artolazabalek eman dio amaiera galari.