Confebask euskal enpresek Hizkuntza Kudeaketan duten Kalitate maila neurtzen duen “Bikain” ziurtagiriak emateko ekitaldian izan da

  • Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurre Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Bingen Zupiriaren ondoan izan da ekitaldian
Bikain

Bingen Zupiria, ezkerrean, eta Eduardo Zubiaurre, Confebaskeko lehendakaria

2019-12-11

Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurre gaur arratsaldean Donostian izan da, Kursaal Jauregian, “Bikain” ziurtagiriak emateko ekitaldian. “Bikain”-ek euskal erakunde eta enpresak saritzen ditu, kontuan hartuta euren eguneroko jardunean euskara zenbateraino sartuta duten eta zenbateraino erabiltzen duten.  Aurten, hizkuntza kudeaketako kalitate ziurtagiria 25 erakundek jaso dute, eta horietatik 13 esparru pribatukoak dira. Ekitaldiko buru izan dira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria eta Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaran.

Confebask eta bere kide diren elkarteak –Adegi, Cebek eta Sea- “Bikain”-eko Kontseilu Errektoreko kide dira, eta Kontseilu Errektoreak bilera egin du ziurtagiriak emateko ekitaldiaren aurretik, aurtengo edizioaren aurkezpenari buruzko zehaztapenak jasotzeko Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

Bestalde, Confebaskeko presidente Eduardo Zubiarrek bere poza agertu du ekitaldiagatik. Eta honako hau gehitu du: Euskararekin dugun konpromisoa irmoa da, bizi garen gizarte elebidunaren parte garen heinean…  Ziur nago aurrerapenaren gakoa, lehenik eta behin, zuzendaritzaren eta enpresa barruko langileen arteko akordioan datzala, horixe baita bere aukeren eta beharren berri ondoen dakiena. Eta, ondoren, kontsentsu oso zabalak bilatuko dituen hizkuntza politikan datzala, enpresen eta pertsonen atxikimendu askearekin errespetuz jokatuz, borondatez eskatzen dutenean laguntza emanez eta lurraldearen hizkuntza errealitateen araberako erritmo desberdinak errespetatuz”.

Ildo horretan, Eduardo Zubiaurrek bukaeran esan du: Confebasken beti egon gara, gaude eta egongo gara laguntzeko prest”.