Confebaskek Barcelona FP Fundazioaren ordezkaritza bat hartu du, Lanbide Heziketaren euskal eredua ezagutzeko interesarekin

  • Katalan ordezkaritzak Euskadi bisitatu du Eusko Jaurlaritzako LHko Sailburuordetzaren eskutik
reunión delegación catalan FP

Bilera aurreko irudi bat

2019-04-03

FP Barcelona Fundazioaren ordezkaritza Confebaskeko egoitzara joan da gaur goizean, non bertako Prestakuntza zuzendari Asier Aloriak egin die harrera, eta Euskadiko Lanbide Heziketaren funtzionamenduaren inguruko hainbat giltzarri azaldu dizkie, izan ere, eredu hori erreferente bihurtu da estatuarentzat, eta are Europar Batzordearentzat ere. BIleran, Confebaskeko Ainhoa Rotaetxe eta Carlos Pereda ere izan dira. 

Aloriak errepaso azkar bat egin du orain dela 25 urte baino gehiagotik Confebaskek eta Eusko Jaurlaritzak duten lankidetzari buruz,  euskal enpresen eskakizun zehatzetara egokitutako Lanbide Heziketa bat sustatzeko;  eta, testuinguru horretan, ‘hiru k-en’ garrantzia azpimarratu du: konpromisoa, kolaborazioa eta kontsentsua inplikaturiko alde guztien artean, hau da, Eusko Jaurlaritza, Confebask eta bere elkarte kideen – Adegi, Cebek eta Sea –, enpresen eta ikastetxeen artean.  

Guztion lankidetza sakon eta konpromiso horren emaitza moduan, Euskadiko LHa abangoardian dago ikasleen berrikuntzari eta prestakuntzari dagokionez, eta horrek eragin erabakigarria du euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko zein gazteak enplegatzeko. Confebaskeko Prestakuntzako zuzendariak katalan ordezkaritzari gogorarazi dio Euskadiko LHko ikasleen batez besteko laneratzea %85era iristen dela, eta dualari dagokionez, berriz, hori %100era iristen dela esan daiteke.

Barcelona FP Fundazioaren ordezkaritza hilaren 5era arte egongo da Euskadin, eta hainbat enpresa bisitatuko dituzte, esaterako, Ibarmia, baita hainbat zentro ere, horien artean Elgoibarreko IMH eta Tknika.