Confebaskek akordio garrantzitsuak sinatu ditu Elkarrizketa Sozialaren Mahaian eta parte hartzaileek elkarrizketa eta negoziaziorako duten borondatea balioetsi du

  • ESMan izenpetutako akordioek enplegu, 4.0 industria, Lanbide Heziketa, Berdintasun eta Lan Osasunaren inguruko alderdiak lantzen dituzte

 

Confebask

Eduardo Zubiaurre, Confebaskeko lehendakaria, eta Eduardo Aretxaga, zuzendari nagusia

2020-02-04

Confebaskek Elkarrizketa Sozialaren Mahaian Eusko Jaurlaritzarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin izenpetutako akordioak aurkeztu ditu gaur, prentsaurrekoan; gai esanguratsuak lantzen dituzte euskal enpresarentzat, alde sindikalarentzat eta euskal gizartearen aurrerabiderako oro har.

Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek aukera baliatu du agerian jartzeko enpresarien erakundeak garrantzia ematen diola Elkarrizketa Sozialaren Mahaia bezalako foroetan parte hartzeari.

Ildo horretan, Zubiaurrek negoziazio eta elkarrizketarako jarrera” nabarmendu du, “batzuek praktikatzen duten etengabeko konfrontaziotik, inposiziotik eta krispaziotik urrun, foro hauetatik autobaztertzen direlarik, behin eta berriz parte hartu dezaten gonbidatzen diren arren. Euskal eragileen arteko elkarrizketa gorantz doan balio bat da, badakigulako akordioetara iristeko modu bakarra dela, herrialde gisa aurrera egin ahal izan dezagun”.

Akordio bat lortzeko ahalegin komun horren erakusle bat da ia 30 lan bilera egin behar izan direla amaierako emaitza horretara iristeko.

mds

Edukiak

ESMko kideek gaur sinatu dituzten akordioek bost lan eremu hartzen dituzte: enplegua, 4.0 industria, Lanbide Heziketa, Berdintasuna eta Lan Osasuna.

Enpleguari dagokionez, hiruko itunak etorkizuneko Euskal Enplegu Sistemaren Legearen erregulazioa presiditu behar dituen oinarriak landu ditu, zeinean, besteak beste, Enplegurako Prestakuntzako eredu propio bat nabarmendu behar baita, alderdi estrategiko moduan.

4.0 industriari dagokionez, Confebaskek eta gainerako sinatzaileek trantsizio justu baterako itun sozialaren oinarriak ezarri dituzte, prestakuntza eta birkualifikazio programak gauzatzeko, datozen aldaketa berrien eragina nozitu dezaketen pertsonentzako beharrezko estaldura soziala ahaztu gabe.

Lanbide Heziketaren arloan, akordio batera iritsi da, orientazioko eredu propio bat lantzen joateko, integrala, talentua zuzendu ahal izateko eta etengabe aldatzen diren enpresen beharrei erantzuteko.

Berdintasunari dagokionez, berriz, Eusko Jaurlaritzak eta sindikatu sinatzaileek deklarazio bateratu bat aurkeztu dute kontziliazio arduratsuari buruz kontzientziatu beharraren inguruan, baita bokazioetan eta aukera profesionaletan generoak eragindako alborapenak gainditu beharraren inguruan ere. Itunak aurreikusten du enpresa boluntarioetan berdintasun plan pilotu bat martxan jartzea, horko esperientziek eta ikasketek negoziazio kolektiborako gomendioak prestatzen lagundu dezaten.

Eta, azkenik, lan osasunari dagokionez, hiru aldeko akordioak Prebentzio kulturaren euskal behatokia sortzeko oinarriak eta irizpideak ezartzen ditu, datuak eta diagnostikoa partekatu daitezen, enpresa txiki eta ertainetan prebentzioaren kultura gehiago zabaldu eta sustatzen laguntzeko neurriak diseinatu eta bultzatzeko.

ESMaren baitan sinatutako akordio guztiek egutegi bat daukate jarduerak garatzeko, proiektuak aurkezteko eta etengabeko hobekuntzarako, urte honetatik bertatik hasita.