“Ez dugu asmatu euskal gizarteari helarazten euskal enpresek eta administrazioak ingurumena hobetzeko egindako ahalegin itzela eta lortutako arrakasta. Orain aukera berriak irekitzen dira”

  • Confebaskeko Amaia Lopez Iriondoren hitzaldia Eusko Jaurlaritzak, bere sozietate publiko Ihoberekin lankidetzan, antolatutako jardunaldian, Euskadiko Ekonomia Zirkularrari buruz
logo Ihobe

“Herrialdeak azken 30 urtean ezagutu duen ingurumen eraldaketak erakusten du euskal gizartean elkarrekin aritu diren borondate eta sentsibilitate desberdinen uztarketa, besteak beste, borondate politikoaren eta enpresarialaren artekoa. Eraldaketa horren arrakastaren arrazoi nagusia izan da, batez ere, interakzioa egon dela botere publikoen, industria mundua ezagutzen duelarik, eta jakinik ingurumen politikak ingurunea zaindu behar zuela enpresen eta Herrialdearen garapen ekonomikoari kalte egin gabe, eta euskal enpresa sarearen artean… Azken 30 urtean, enpresak modernizatu egin dira, eta horrek lagundu egin du industri sare ez hain kutsatzailea eta lehen baino lehiakorragoa izaten, Herrialdeko adierazle ekonomikoak nabarmen hobetuta. Halaber, Euskadin kontsumoaren eredu garbi, iraunkor eta efizienteagoa sortzen lagundu du”.

Horrela deskribatu du Confebaskeko Amaia Lopez Iriondok Euskadin azken 30an urtean gertatu den ingurumen eraldaketa, Donostiako Kursaalean emandako hitzaldi batean, Ekonomia Zirkularrari eta horrek enpresentzat eskaintzen dituen aukerei buruz, bereziki industriarentzat, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak antolatuta, Ihobe bere erakunde publikoaren lankidetzarekin.  

Ingurumenaren arloan, lankidetza publiko pribatua formula arrakastatsua izan da, baina, halere -gehitu du-, “ez dugu asmatu euskal gizarteari behar besteko ilusio eta indarrez helarazten. Ahalegina, batez ere, industri sektoreak egin du, eta merezi du horren balioa agerian jartzea. Eta aukera baliatzen du hori azpimarratzeko”.

Dena dela ere, jarraitu du, “dena ez dago eginda”. Orain, inoiz baino gehiago, industri sektoreak bere burua berrasmatzen jarraitu behar du: ez da ahaztu behar Euskadiko ia 15.000 enpresa, gehienak industrialak, esportatzaileak direla, eta horietatik 5.000 inguruk, gainera, erregularki esportatzen dutela. Esportazio horien hiru laurden jasotzen dituzten herrialdeetan ingurumen iraunkortasuna saihestezina da. Eta hor txertatzen da, hain zuzen ere, Ekonomia Zirkularra esaten zaiona, baita berarekin irekitzen diren aukera berriak ere. Ildo horretan -amaitu du-, “jarraitu behar dugu lankidetza publiko-pribatu sakonaren alde egiten”.