Confebaskek Antonio Garamendiren hautagaitza babestu du CEOE presiditzeko

  • Erabakia aho batez hartu du Batzorde Exekutiboak
logo Confebask

2018-09-27

Confebaskeko Batzorde Exekutiboak, atzo egindako bileran, aho batez erabaki du Antonio Garamendiren hautagaitza babestea CEOE presiditzeko. Enpresaburuen Konfederazioak iragarri duenez, 2018ko azaroaren 21ean egingo du presidentea hautatzeko Batzar Nagusia. Batzar horretan, Confebaskek 14 ordezkari ditu.

 

Gaur egun, Antonio Garamendi CEPYMEko presidentea eta CEOEko presidenteordea da. Hautagaitza babesteari dagokionez, Confebaskek baloratu du haren ibilbide eta gaitasun profesional ezaguna, baita euskal enpresa sareari buruz duen ezagutza eta sentsibilitate  berezia ere.

Azkenik, Confebaskek espero  du azkenean hautagai hori aukeratuko dutela  datozen urteetan CEOE presiditzeko.