Apirila hilabete txarra izan da Euskadin enpresak sortzeko, martxoan baino 211 enpresa gutxiago egon dira eta

empresas Euskadi

2019-05-16

Euskadiko enpresa kopuruan izandako bilakaeraren inguruan Confebasken newsletterraren azken zenbakian xehatzen den bezala, hilabete txarra izan da apirila, bai enpresen sorkuntzan bai autonomoen kopuruan. Aurreko hilabetearekiko, guztira, Euskadin 211 firma gutxiago egon dira Gizarte Segurantzan erregistratuta. Hala, 2012tik hona izan dugun apirilik txarrena izan da igaro berri dena. Gaur egun 50.095 enpresa daude Euskadin erregistratuta, hots, duela urtebete baino %0,2 gehiago ozta-ozta.

Sektoreka, eraikuntza da izan dugu sorkuntzaren buruan, urtearteko terminoetan +%3,2ko hazkundea izan baitu. Aldiz, Zerbitzuek eta Industriak behera egin dute, -%0,1 eta -%0,2 hurrenez hurren. Datu horri gehitu behar zaio lehen hiruhilekoan konkurtsopeko enpresen kopuruak izan duen hazkunde handia, izan ere, kopuru hori 86koa da, hau da, 2018ko lehen hiruhilekoan baino %43,3 gehiago, eta datu hori oso bestelakoa da 2018ko jaitsierekin konparatzen badugu. Arlo honetan izandako hazkundea bereziki esanguratsua izan da industrian: duela urtebete baino %70 gehiago.

Autonomoen kopuruari dagokionez, igoera txikia izan da, 16 gehiago baino ez martxoan, eta hori da 2013tik hona apirilean izan den daturik txarrena. Gaur egun, Euskadin, 172.001 autonomo daude Gizarte Segurantzan inskribatuta.

Konklusio gisa, enpresen hazkunde kopuruaren erritmoa zerotik hurbil dabil oraindik ere, autonomoen kopuruan jaitsiera txikiak izaten ari dira, eta hori luzatzen ari da denboran; hori dela eta, enpresa bokazioak zaintzearen eta sustatzearen garrantzia azpimarratu behar dugu, eta dagoen enpresa sarea sendotzen lagundu, enpresa jarduerarentzat eta ekintzailetzarentzat, bientzat aldi berean mesedegarria izango den ingurune bat osatuz.

                                                                                                               NEWSLETTERRA (Web)