“Abuztuko langabeziaren gaineko datuak aurreikustekoak ziren, urtaroko motiboei erantzuten diete, eta ez diote eragiten urteko enplegu sorreraren aurreikuspenari”

  • Confebasken balorazioa Lanbideko bulegoetan enpleguaren inguruan erregistratutako azken datuei buruz
Lanbide

2019-09-03

Europa Pressi egindako adierazpenetan Confebaskeko Ekonomiako arduradun Pablo Martinek nabarmendu duenez, joan den hilabetean Euskadiko langabezia eta afiliazio datuen oinarrian “urtarokotasuna” dago, eta aurreikustekoak ziren, motibo, eta azpimarratu du urtean zehar enpleguaren sorrera zein langabeziaren murrizketa “egonkor mantentzen” direla.

Pablo Martinen baieztatu duenez, "espero zen bezala, abuztuan beti handitzen da langabezia eta enplegua murrizten, baita hazkunde urterik onenetan ere. Halere, gaineratu duenez, “zifrak urtearteko terminoetan aztertzen badira, ezaugarria da langabeen kopurua %6 baino zerbait gehiago jaitsi dela, eta enplegua 20.000 pertsona baino gehiagorekin igo dela, enpleguaren igoera %2,2 izanik”.

Euskadin enplegu zerbitzu publikoetako bulegoetan erregistratutako langabeen kopurua handitu egin zen abuztuan, 2.994 pertsona gehiagorekin aurreko hilabetearekin alderatuta (+%2,65), hau da, 116.078 langabe zeuden. Gainera, joan den abuztuan Euskadik batez beste 956.564 afiliatu erregistratu zituen Gizarte Segurantzan, uztailean baino 12.981 gutxiago (-%1,34),baina 2018ko abuztuan baino 20.229 gehiago (+%2,16), Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak astearte honetan jakinarazi dituen datuen arabera.