“Emakumeak kontuan hartzen ez dituen gizarte bat seguru porrotera doala”

Roberto Larrañagaren artikulua Grupo Vocenton, martxoaren 8a dela eta 

Roberto Larrañaga, presidente de Confebask

Roberto Larrañaga

Grupo Vocentoko egunkarietan Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak argitaratutako testu labur batean  hausnarketa egiten du emakumeen berdintasunaren beharrari buruz, plano guztietan, ez soilik betekizun etiko nabarmen bezala, baizik eta enpresen lehiakortasunerako beharrezko faktore moduan. Erabateko berdintasuna galarazten duten oztopoak eraistea gizonen eta emakumeen elkarren zeregina da eta, ildo horretan gogoratu duenez, Confebaskek “erabateko konpromisoa” dauka helburu hori lortzeko. Hau da artikulu osoa.

“Gure bezalako gizarte aurreratu batean, gizonen eta emakumeen arteko erabateko berdintasuna, maila guztietan, betekizun etikoa eta lehiakorra da gure enpresentzat. Ezin dugu bazterrean utzi biztanleriaren erdiaren ekarpena eta talentua: emakumeak kontuan hartzen ez dituen gizarte bat seguru porrotera doala. Gaur-gaurkoz oraindik ere erabateko berdintasun hori galarazten duten oztopoak botatzea, sozialak, kulturalak edo bestelakoak izan, gizonen eta emakumeen zeregin bateratua da. Dagoeneko inork zalantzan jartzen ez badu ere ahalduntzea beharrezkoa dela, egia da bide luzea dagoena egiteko. Eta, ildo horretan, ezinbestekoa da enpresek hori lehiakortasunerako faktore giltzarri moduan ulertzea. Zeregin horretan, aurrera egiten jarraitzeko eta elkarrekin lan egiteko dugun konpromisoa erabateko da. “

Martxoak 8

Sail Juridiko Laboraleko Virginia Mugicak, berriz, Europa Pressi egindako adierazpenetan zera adierazi du: "Confebask  bat dator hein handi batean lortu nahi diren helburu eta xedeekin”, martxoaren 8an islatuko diren erreibindikazioekin, baina gaineratu du “eraginkorra eta irmoa” izan daitekeela greba batekin”produkzio sistema konprometitu gabe” ere.

Virginia Mugicak "errespetu eta ulermenik handiena” adierazi du osteguneko jardunaldian azalduko diren erreibindikazioekin. Eta, gaineratu duenez, Confebaskentzat berdintasuna "betekizun etikoa eta justiziakoa" da, eta "ezinbestekoa" da enpresaren ingurunean ere gertatzea, baina, gainera, gehitu du benetako berdintasuna “lehiakortasunerako faktorea” dela. Mugikak gogorarazi du Confebask “aspaldi” ari dela benetako berdintasun horren alde lanean, eta horretan jarraituko duela. "Meritokrazia funtsezko alderdia da, onenak egon behar duten lekuan egon daitezela, eta meritua izan dadila karguak okupatzeko arrazoi nagusia, lehiakortasunerako faktorea baita”, gaineratu du.

Mugikak adierazi du berdintasuna “eskubide” bat dela, baina orain ez dela “benetakoa”, eta “aurrera egiten” jarraitu behar dugula, “asko interesatzen zaigulako”. Confebaskeko ordezkariak adierazi duenez, “beste gauza bat da” erreibindikazio horiei ahotsa emateko aukeratu den metodoa edo tresna. Bere iritziz, erreibindikazioetan “eraginkorra eta irmoa” izan daiteke “gainera produkzio sistema konprometitu gabe” eta “galerak” eragin gabe.