“Euskal lan merkatuaren lehen seihilekoaren balantzea positiboa da”
04-07-2023
Euskadik enplegu zifra errekorretan jarraitzen du milioi bat kotizatzaile baino gehiagorekin, gaur ezagutzera eman den Euskadiko Gizarte Segurantzako afiliatuen azken erregistroaren arabera. Zehazki, Gizarte Segurantzako afiliatuen zifra 1.002.954koa izan zen joan den ekainean, aurreko hilabetean baino 368 gehiago. Iazko hilabete berarekin alderatuta, euskal landunen kopurua 15.773 handitu da (+%1,60).
Lanbideren bulegoetako langabeen erregistroari dagokionez, ekainean ia 1.900 langabe gutxiago izan dira Euskadin, hau da, urte arteko jaitsiera -%5,61ekoa izan da. Gauzak horrela, Pablo Martin Confebaskeko Ekonomia arduradunak komunikabideetan eman dituen azalpenetan esan duenez, “ezagutzen ditugun azken datuak kontuan hartuta, esan dezakegu Euskadiko enpleguaren eta langabeziaren bilakaeraren lehen sei hilabeteetako balantzea positiboa dela. Eta are gehiago, hazkunde ekonomikoaren maila motelduz joan dela kontuan hartzen badugu”.