Noticias

Confebaskeko Prestakuntza eta Industria taldeko enpresek Bergarako Miguel Altuna LH ikastetxe berria eta Tknika bisitatu dituzte Eusko Jaurlaritzarekin batera

14-11-2019
Confebaskeko ordezkaritza batek, Eduardo Aretxaga zuzendari nagusia eta Asier Aloria Prestakuntzako zuzendaria buru zirela, gidatu du lehen bisita enpresariala Bergarako Miguel Altuna ikastetxe berrira, zeina duela gutxi inauguratu baitute Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek. Confebaskeko ordezkaritzara gehitu dira baita ere bere elkarte kideetako – Adegi, Cebek eta Sea – eta CEOEko ordezkariak, eta erakundearen Prestakuntza eta Industria batzordeko enpresen ordezkari ugari ere izan dira. Horien artean, Petronor, Iberdrola, ITP, Ctisoft Spyro, CAF, Tubacex, Talleres Aratz eta IPM Rubi Taldea.

Bigarren hilez jarraian hazi da Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua

11-11-2019
Confebaskek Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruz atera duen azken buletinean kontsultatu daitekeenez, EAEn gizarte Segurantzan inskribatu diren enpresen kopurua hazi egin zen urrian, bigarren hilez jarraian, irailean baino 83 gehiago baitira: guztira, 58.883 enpresa. Zifra hori aurreko urteko hilabete berdinean baino 108 enpresa baino gutxiago bada ere, urriko daturik onena da 2016tik.

Euskadin murriztu egin da lan istripuen eraginaren mila langileko indizea

04-11-2019
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak urrian argitaratu du 2018ko Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen gaineko Urteko Txostena. Osalanek egiaztatu du eraginaren indizea 38,01etik 37,55era jaitsi zela 1.000 langileko istripu bajadunen artean, hau da, -%1,2 murriztu zen. Horrez gain, 2011-2018 aldirako gaixotasun profesionalen eragin indizeak -%17ko murrizketa bateratua aurkezten du. Osalanen txostena Confebasken Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko azken Newsletterrean kontsultatu daiteke.

“Enpresa lehiakorrak izan ezean ez dugu gizarte oparo bat izango, eta elkarrizketa sozialik eta kontsentsurik gabe zaila da ongizatea mantentzea”

21-10-2019
Deia egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek gogorarazi duenez, besteak beste, “Euskadi herrialde industrial bat da, eta argi eduki enpresa lehiakorrak izan ezean ez dugula gizarte oparo bat izango, eta elkarrizketa sozialik eta kontsentsurik gabe zaila dela ongizatea mantentzea". Elkarrizketan zehar, halaber, Zubiarrek epe labur eta ertainera dagoen erronka handietako bat nabarmendu du, eta hori pertsonak falta direla da, bai kopuruari dagokionez, bai euskal enpresa sareak behar duen kualifikazioari dagokionez. Ildo horretan, adierazi duenez, “Euskadin, gaur egun, ez dago prestatuta egonik lanean ari ez den jenderik.

Euskadin enpresa eta autonomoen kopurua hazi egin da, eta azken urteetako irailik onenetakoa izan da

17-10-2019
Confebasken iraileko enpresa buletinean irakur daitekeenez, Gizarte Segurantzan inskribatutako EAEko enpresen kopurua 808 enpresarekin hazi zen abuztuarekin alderatuta, guztira 58.800 enpresa izateraino. Aurreko urteko hilabete berdinarekin jaitsiera txiki bat izan duen arren (-%0,4), irail baterako daturik onenetako baten aurrean gaude, nahiz eta ez dituen 2017koa eta 2018koa berdintzen, horiek bereziki onak izan baitziren. Autonomoen kopuruaren bilakaerari dagokionez, Euskadin irailean 417 autonomoren hazkundea izan du abuztuarekin alderatuta, hau da, azken urteetako irailik onenetakoa izan da, erregistratutako 170.000 autonomoen mugatik gertu.