Euskal enpresen kopuruak gora egin du otsailean, baina pandemia aurretik baino mila gutxiago daude oraindik
15-03-2022
Confebaskek Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaerari buruz egindako azken txostenean zehazten den bezala, otsailean hobera egin da iazko hilabete berdinarekin alderatuta, 418 konpainia gehiago erregistratu baitira EAEn. Horrenbestez, euskal enpresen guztizko kopurua 57.842 da, duela urtebete baino %0,8 gehiago.
Hala ere, guztizko hori pandemiaren aurretik, 2020ko otsailean, zegoen zifrara iristetik urrun dago oraindik. Izan ere, Euskadin Gizarte Segurantzan izena emandako enpresen kopurua ordukoa baino 1.051 txikiagoa da oraindik. 2020ko apirileko minimotik, %50 baino ez da berreskuratu.