Noticias

Lehendakariak Confebaskeko Batzorde Exekutiboa hartu du Kontseilu Nagusiaren saioaren ondoren

24-07-2018
Bilkuran, Confebaskeko presidente Roberto Larrañagak Euskadiko hazkunde eta enpleguari buruzko azken aurreikuspen ekonomikoak aurkeztu dizkie lehendakariari eta Eusko Jaurlaritzako gainerako partaideei, euskal enpresa Konfederazioak epe labur eta ertainera darabiltzan azken kalkuluen arabera. 2018 honetarako, Confebaskek aurreikusten du BPGa %3 inguru haziko dela, eta Gizarte Segurantzan 18.000 afiliatu berri egongo direla. Gainera, urtearen amaierarako, daitekeena da Euskadin 90.000 kontratu mugagabeko zifra errekorra gauzatzea; EAEko enpresak, izan ere, krisiaren aurreko pertsona kopuru bera enplegatzetik hurbil egongo dira.

Maiatzera arte ia %11 hazi da enpresei emandako kreditu berria eta berankortasun tasak 2011ko mailetara egin du atzera

20-07-2018
Confebaskek Enpresen Finantzaketari buruz argitaratutako Newsletterraren azken zenbakian jasotzen denez, maiatzera arte, enpresei emandako kreditu berria %10’9 hazi da, bereziki enpresa handiei emandakoa, %14’7 hazi baita. Enpresa Txiki eta Ertainei emandakoa, berriz, pixka bat gutxiago igo da, %7,8. Buletin horretan bertan, besteak beste, bi alderdi garrantzitsu azpimarratzen dira: lehenengoa, enpresa berankortasun tasa asko jaitsi dela azken urtean, %8,4raino. Tasarik txikiena da 2011tik. Eta bigarrena, Enpresa Txiki eta Ertainei emandako kredituaren prezioak minimo historikoak markatzen jarraitzen duela, eta dagoeneko txikiagoa dela Europako bere lehiakideena baino.

“Kotizazio sozialei topea kentzea kaltegarria litzateke eta ekonomia suspertzeko mehatxu handia ekarriko luke”

18-07-2018
Confebaskeko Kontseilu Nagusiaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, bere lehendakari Roberto Larrañagak argi uzi du balorazio negatibo sakona egiten dutela Pedro Sanchezen gobernuaren ideiari buruz, Gizarte Segurantzako kotizazioei “topea kentzeari” dagokionez. Inpaktuaren gaineko lehen txosten batean, Confebaskek aurreikusten du neurri horrek 525 milioiko gainkostu bat ekarriko liekeela EAEko enpresei, eta, ondorioz, zigortuta ikusiko lukete kualifikazio handiagoan oinarritutako lansari handiago batzuen alde egin duten apustua. Euskadi, Madrilekin batera, estatuko soldatarik altuenak dituen erkidegoa da, eta 45.000 euro baino gehiagoko soldatak dituzten enplegatu gehien dituztenak. Ondorioz, proiektuak bi erkidego horiei eragingo lieke gehien.

Euskadin enpresa kopurua egonkor mantendu da ekainean, hilabete horretan nabarmen murriztu ohi den arren

13-07-2018
Ekaina hilabete positiboa izan da Euskadirentzat Gizarte Segurantzan erregistratutako enpresa kopuruari dagokionez. Confebaskek Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruzko hileko azken buletinean zehazten denez, joan den ekainean maiatzean baino 8 enpresa gutxiago besterik ez ziren erregistratu, eta ohikoena izaten da hilabete horretan jaitsiera nabarmena gertatzea. Ekainaren 30ean, Euskadin 59.410 enpresa zeuden inskribatuta Gizarte Segurantzan, iazko hilabete berdinean baino %1 gehiago, eta mailarik altuena 2012tik.

“Espainiako gobernuak kotizazioen topea kentzea proposatu du eta horrek 525 zama gehigarria ekarriko lieke EAEko enpresei”

11-07-2018
Vocento taldeko egunkariek argitaratu duten erreportaje batean, Pedro Sanchezen gobernuak kotizazio sozialen topea kentzeak ekarriko lukeen ondorio nagusia enpresa enplegatzaileen gain geratuko litzateke, Gizarte Segurantzako derrigorrezko kotizazioen %70 egiten dutelarik. onfebaskeko zuzendari nagusiak zehaztu duenez, enpresen kostuaren portzentaje hori EBko batez bestekoa baino 5 puntu gehiago da. Adibidez, 3 puntu gehiago Frantzian baino, Danimarkan baino 7 gehiago, eta 26,5 puntu gehiago ere Alemanian baino.