Noticias

“Prest gaude BGAE-ei buruzko edozein proposamen eztabaidatzeko, betiere ez badute kostu gehiagorik ekartzen enpresentzat”

06-09-2018
SER Euskadiri emandako elkarrizketa batean Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak BGAE-ei egin beharreko ekarpenei buruz adierazi duenez, “oraingoz ez dugu zehaztasun handirik Eusko Jaurlaritza egiazki lantzen ari denaz. Edonola ere – gehitu du –prest gaude BGAE-ei buruzko edozein proposamen eztabaidatzeko, betiere ez badute kostu gehiagorik ekartzen enpresentzat”. Ildo horretan, Larrañagak gogorarazi duenez, “euskal enpresek dagoeneko Europako batez bestekoa baino gehiago ematen dute Gizarte Segurantzako kotizazioetarako, eta inguruko herrialde guztiek baino gehiago, horien artean Frantzia, Italia , Erresuma Batua edo Alemania: ezin dugu igoera gehiagorik gure gain hartu”.

Prestakuntza: hiru ‘c’-en garrantzia

04-09-2018
Confebaskeko Prestakuntzako zuzendari Asier Aloriaren artikulua, Estrategia Empresarial hamabostekarian, non euskal gizarteak aurre egin beharreko erronka handietako bati heltzen dion: nola egin aurre demografia gero eta zaharrago bati aurrerabidearen trena galdu gabe. Aloriak gogorarazten duenez, “enpresak dira aberastasuna eta enplegua sortzen dutenak, eta, ondorioz, modu erabakigarrian laguntzen dute gure gizarte ongizateko eredua mantentzen. Ekimen pribaturik gabe, horrelako ezer ez da posible. Horrenbestez, euskal enpresak kezkatuta daude, susperraldi ekonomiko betean sartuta gaudelarik, ohartzen direlako gero eta arazo gehiago dituztela behar dituzten langileak kontratatzeko: ez dago behar beste langilerik, eta askotan ez dute behar den prestakuntza. Alerta seinale horren aurrean, zer egin dezakegu? Confebaskeko Prestakuntzako zuzendariak prestakuntza aipatzen du, eta hor hiru ‘c’-ak ezinbestekoak dira.

Euskal enpresek dimentsioa irabazi dute krisiaren irteeran eta hamarkada batean batez beste gehien handitu dira.

26-07-2018
Confebaskek Euskadiko enpresa dimentsioari buruz egindako azken buletinean jasotzen denez, EAEko enpresen batez besteko neurria, hirugarren urtez jarraian, hazi egin zen 2017an, eta enpresako 5,53 pertsona daudela agertzen da, 2016an baino 0,14 enplegatu gehiago, hau da, urte batean egon den hazkunderik handiena, 2008tik behintzat. Erregistratu den zifrarik altuena da, eta duela hamar urte enpresetan zegoen batez besteko enplegatu kopurua gainditzen du, 5,11 enplegatu baitzen. Gainera, newsletterrean zehazten denez, 2017 eta 2008arekin alderatuta, enpresa ertainek eta handiek beren pisua handitu dute, bai enpresa kopuruari dagokionez, bai, batez ere, enplegatzen dituzten lagunen portzentajeari dagokionez.

Euskal enpresak gero eta konpromiso handiagoa dauka lana eta familia uztartzeko

25-07-2018
Confebaskek Lan Osasun eta Segurtasunari buruz atera duen azken buletinean irakur daitezkeen albisteen artean DVko erreportaje bat nabarmentzen da, zeinean esaten den EAEko gero eta enpresa gehiago hartzen ari direla gero eta konpromiso irmo eta handiagoa lana eta familia uztartzeko. Erreportaje zabal horretan baieztatzen denez, estresaren aurkako txandak “ez dira nobedadea Euskadin, orain dela urte asko sortu zirelako… eta, horrekin batera, susperraldi ekonomikoarekin batera, mota guzietako enpresak –multinazionalak eta bertakoak, handiak eta txikiak, metalekoak, aeronautikakoak, edo, bereziki, sektore kimikokoak– ‘estresaren aurkako‘ txandak edo txanda ‘ekologikoak’ aplikatzen ari dira,txandakako lanak dakartzan eragozpenak minimizatu nahian.

“Unibertsitate-enpresa euskal estrategia zutabe sendoekin ari da eraikitzen Euskadin”

24-07-2018
Confebaskeko zuzendari nagusiak azken urtean EAEko unibertsitate sistemaren eta enpresen artean egindako hurbilketa eta konexio sendoaren balioa jarri zuen agerian: “bide onetik goaz. Oinarriak ongi bermatzen baditugu, apaltasunez eta elkarren arteko komunikazio biziarekin, aurrerapen handiak egingo ditugu. Aurten Enpresa-Unibertsitate euskal estrategiaren barruan egin dena aipagarria da, eta bere balioa agerian jarri behar da: iragan bat eta etorkizun bat markatzen ditu”. Eduardo Aretxagak ‘unibertsitate duala’ esaten zaion horretan inplikaturiko eragile guztien arteko sintonia handia nabarmendu du: Eusko Jaurlaritza, unibertsitateak, enpresak eta enpresa elkarteak.