Noticias

Euskadin lehendabizikoz hazi da industriako enpresen kopurua krisiaz geroztik

15-10-2018
Confebaskek Euskadiko enpresa sarearen bilakaeraz landu duen azken buletinean jasotzen denez, irailean industri enpresen kopurua hazi egin da urtearteko terminoetan, lehendabiziko aldiz krisia hasi zenetik. Gainera, aurtengo lehen seihilekoan, nabarmen jaitsi da konkurtsoan sartutako enpresen kopurua, oro har, baina bereziki Industriakoena, arazoak izan dituzten enpresak %35,1 gutxiago izan baitira. Iraileko datu positiboak, baina, halere, Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopuruak ez du aurrera egin orain dela urtebete bat zegoenarekin alderatuta, eta, are gehiago, pixka bat atzera egin du.

Euskadin fabrikatutako ekodiseinuko produktuen urteko fabrikazioa 7.000 milioi eurotik gora izango da 2020an

11-10-2018
Confebaskek Ingurumenari buruz argitaratu duen azken buletinean jasotzen denez, Euskadin Ekodiseinuko produktuak eta zerbitzuak nabarmen haziko dira 3 urtean. 2020an, fakturazioak 7.000 milioi euro gaindituko ditu, Orkestraren – Deustuko Unibertsitateko Lehiakortasunerako Euskal Institutua – eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren menpeko Ihoberen aurreikuspenen arabera. Izan ere, Newsletterrean irakur daitekeenez, “produktuen fabrikazio kostuan %80 eta ingurumenean izango duten eragina diseinuaren faseetan konfiguratzen da”, “Europar Batasuneko ETEetako Ekintza Plan Berdearen” ondorioen arabera. Arrazoi hori tarteko, “funtsezkoa da estrategiak aktibatzea diseinu jasangarria eta ekonomia zirkularra sustatzeko, berrerabilera eta birziklapena bultzatzeko, materialei bigarren bizitza bat eman, balio katean berrintegratu eta lehengaien eta energiaren kontsumoa murrizte aldera.

Confebask finalista izan da 360 lehiakide baino gehiagoren artean Laneko Segurtasun eta Osasuneko Prevencionar II. Sarietan

05-10-2018
Prevencionar II. Sariak aurtengo urtarrilean deitu zituzten Prevencionar eta E-saludable komunikabide digitalek, zeinek Espainia eta Latinoamerikako Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko komunikazio sarerik handiena osatzen duten. Sarien bigarren edizioaren epaia ostiral honetan ezagutu da, Madrilgo Ramon Areces Fundazioan egindako gala jendetsuan, eta guztira 367 hautagai aurkeztu ziren, mota guztietako enpresa eta instituzioen artean, eta, horien artean, estatu osoko garrantzitsuenak Laneko Prebentzio eta Segurtasunaren arloan. Sariak hamabi kategoriatan banatu dira, eta Confebask horietako bitan geratu da finalista, zehazki, ‘Prebentzio Kultura‘ eta ‘LAPeko Komunikazioa’, Segurmania Zurekin sentsibilizazio programagatik.

Eusko Jaurlaritza, Confebask, CCOO* eta UGT-ren arteko akordioa

27-09-2018
Joan den irailaren 17an Lehendakaritzaren egoitzan izandako bileraren ondoren, Eusko Jaurlaritza, Confebask, eta CCOO* eta UGT sindikatuak akordio batera iritsi gara hiru aldeko elkarrizketa bideratzeko eta adostasun soziala indartzeko Gizarte Elkarrizketarako Mahaian. Lortutako adostasun-akordioak aukera ematen du alde guztien ahaleginak batzeko, enplegua sortzen eta enpleguaren kalitatea eta kualifikazioa hobetzen laguntzeko guztiok dugun helburua betetze aldera.

Confebaskek Antonio Garamendiren hautagaitza babestu du CEOE presiditzeko

27-09-2018
El Comité Ejecutivo de Confebask, reunido en el día de ayer, ha decidido por unanimidad apoyar la candidatura de Antonio Garamendi para presidir CEOE. La Confederación Empresarial ha anunciado la celebración de su Asamblea General para la elección de presidente el próximo 21 de noviembre de 2018. En esa Asamblea General, Confebask cuenta con 14 vocales.