Noticias

Confebask Euskadin egingo den Enpleguaren Nazioarteko lehen Biltzarraren inaugurazioan izan da

05-11-2018
“Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarra: Erronkak, aldaketa handia egiteko” izeneko ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak antolatu du, eta bertako sailburu Beatriz Artolazabalek inauguratu du gaur goizean, Vitoria-Gasteizen, bertan zirelarik ordezkari instituzional eta sozial ugari, horien artean Confebask Euskal Enpresaburuen Konfederazioa, eta bere izenean Roberto Larrañaga lehendakaria. Bere mintzaldian, sailburuak “langabezia pixkana murriztea eta teknologia berrietan prestatzeko beharra” azpimarratu ditu. Ildo horretan, hainbat euskal enpresaren esperientziak azalduko dira, tartean Mercedez Benz edo Aernnova , besteak beste, eta Trento edo Eskozia bezalako eskualdeen kasuak ere ezagutuko dira.

Enpresei emandako kreditu berria %8,1 hazi da eta ETEek ordaintzen duten batez besteko tasa Europako lehiakideena bestekoa da

05-11-2018
Confebaskek Enpresa Finantzaketari buruz atera duen azken buletinean zehazten denez, enpresei emandako kreditu berriak gorantz jarraitzen du eta, Espainiako Bankuak abuztura arte emandako datuen arabera, %8,1 azeleratu du hazkundea aurreko urteko epealdiarekiko, nahiz eta oraindik bolumen totala krisiaren aurretik zegoena baino %63 txikiagoa den. Aurtengo lehen zortzi hilabeteetan izan den hazkundea, batez ere, enpresa handien kreditua igotzetik dator, %10,3 igo baita, eta enpresa txiki eta ertainena apalagoa da, %6,2, hau da, 2017an izandakoa baino pixka bat txikiagoa. Confebasken Newsletterraren azken zenbaki honetan azken datu estatistikoen eta zifren taulak kontsultatu daitezke, eta, horiek adierazten dutenez, EPEek ordaintzen dituzten interes tasak batez beste, Europako lehiakideenen berdinak dira.

“Daitekeena da datorren urtean moteltze txiki bat etortzea, baina ez dugu espero traumatikoa izatea”

30-10-2018
Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak aprobetxatu egin du berresteko “guk urte honetarako udan egin genituen aurreikuspenak mantentzen ditugu: % 2’9 inguruko hazkundea eta 18.000 inguru afiliatu berri Gizarte Segurantzan. Daitekeena da datorren urtean moteltze bat gertatzea, baina, inola ere, ez dugu traumatikoa izatea aurreikusten. Confebaskeko lehendakariak azpimarratu duenez, ordez, “kanpotik ziurgabetasuna etorriko da, eta horrek nolabaiteko prebentzioa edukiarazten digu. Edonola ere – berriro esan du – ezerk ez du pentsarazten bat­bateko balaztada bat gertatuko denik”.

Esportazio gehienak enpresa kopuru txiki batean kontzentratzen dira

29-10-2018
Confebaskek Enpresa Dimentsioari buruz ateratzen duen buletinaren azken zenbakian azterketa bat egiten da jarduera esportatzaileari eta konpainiaren tamainarekin duen harremanari buruz. AEATren datuen arabera (Estatuko Zerga Administrazioaren Bulegoa), ikusten da 50 langile edo gehiagoko enpresek egiten dutela, enpresa sarearen %0,16 baino ez direlarik, jarduera esportatzailerik gehiena, atzerrira saltzen den bolumen totalaren %61,5 bereganatuta. Ildo horretan, baita ere nabarmentzen da 10-49 langileko enpresen %22k baino ez dutela esportatzen, eta portzentaje hori %2raino jaisten da lantaldean 10 lagun baino gutxiago duten konpainien artean. Confebaskeko azken newsletterrean 65 urte bete dituen Ibarmia konpainiako zuzendari nagusi Koldo Arandiari egindako elkarrizketa bata ere badago.

“Kotizazioen igoera baieztatzen bada, bereziki kaltegarria izango litzateke euskal ekonomiarentzat, enpresentzat eta langileentzat"

26-10-2018
Hainbat hedabideri egindako adierazpenetan, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak ziurtatu du "Pedro Sanchezen asmoak baieztatzen badira, Gizarte Segurantzara egin beharreko kotizazio maximoak handitzea bereziki kaltegarria izango da euskal ekonomiarentzat". Euskal enpresek 130 milioi inguruko gainkostua hartu beharko lukete bere gain, eta Euskadiko langileek 25 milioi gehiagoko zergen zamari egin beharko diote aurre. Guztirako kopurua oraindik ez da ezagutzen, igoera %10ekoa edo %12koa izango ote den ez baita argitu.