Noticias

Carlos Pereda: ‘Confebasketik unibertsitate duala bultzatuko dugu”

30-06-2017
IMHko Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolak proiektu bat garatu du, Europako beste 6 unibertsitaterekin batera, Europako Hezkuntza Dualeko Sare bat lortzeko (CWIHE Erasmus+ proiektua). Lortutako emaitzak eta ekarpenak EHU/UPVren Carlos Santamaria zentroan egin den biltzarrean aurkeztu dira. Eta gonbidatuen artean zegoen Confebask, Prestakuntza Saileko Carlos Peredaren bitartez. Mahai inguruan, IMHren eskutik prestakuntza dualeko ikasleak hartzen dituzten enpresen ondoan, Carlos Peredak aukera aprobetxatu eta nabarmendu duenez, ‘Confebasketik unibertsitate duala bultzatuko dugu, prestakuntza duala metodo ezin hobea delako pertsonak enpresetan sartzeko’

Confebaskek ETBko erreportaje batean parte hartu du Unibertsitate-Enpresa Euskal Estrategiari buruz, bertan aktiboki parte hartzen duen heinean

26-06-2017
Erreportajea atzo eman zuten ETBko albistegietan, eta, bertan, Confebaskeko zuzendari nagusiak azpimarratu du zeregina dela “lankidetza areagotzen lagunduko digun ekosistema bat sortzea: unibertsitateen eta enpresen artean; unibertsitateen beraien artean eta Unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren artean’. Estrategiaren 2 helburu nagusiak dira, alde batetik, euskal enpresek eskatzen duten kualifikazioaren profila izango duten pertsonak prestatzea (esaterako, 4.0 industriaren erronkei erantzuteko, etab.), eta, bestetik, Euskal Unibertsitate Sistemaren eta enpresaren arloaren arteko transferentzia zientifikoa areagotzea.

Eduardo Aretxaga: ‘Beti egin dugu apustu elkarrizketa sozialaren alde eta prest gaude deitzen digutenean berehala berriro heltzeko’

25-06-2017
Gaur eguerdian Cadena SER Euskadiko albistegian emandako elkarrizketa batean, Confebaskeko zuzendariak Lan sailburuak elkarrizketa sozialerako mahaia berriro deitzeko asmoari erantzun dio. Eduardo Aretxagak nabarmendu duenez, ‘Confebaskek beti egin du elkarrizketa sozial zabal eta sakonaren alde, eta, gaineratu duenez, ‘prest gaude berriro ekiteko eta normalizatzeko’, Eusko Jaurlaritzak deialdia egin bezain pronto. Euskadiko negoziazio kolektiboari dagokionez, Confebaskeko zuzendari nagusiak zera nabarmendu du: ‘negoziatzen ari da eta gure esku eta konfrontazioa bilatzen ez duen gehiengo sindikalaren esku dauden hitzarmen guztiak berritu dira.

Roberto Larrañaga: ‘Langabezia %10era jaistea eskura daukagu’

15-06-2017
Herri Irratiari egindako adierazpenetan, Confebaskeko lehendakariak nabarmendu duenez, orain ‘gauzak ondo doaz. Egoera asko hobetu da. Aurtengoa hazkundearen laugarren urtea izango da, bai ekonomian oro har, bai enpleguan. Langabeziaren %10eko helburua eskura daukagu, eta ez dago zantzurik datozen urteetan egora aldatuko dela adierazten duenik’. ‘Horregatik ez dut ulertzen -jarraitzen du- Euskadin egoera deskribatzeko batzuen mezuak beti izatea ‘pobrezia banatzea’, ‘prekaritate orokortua’ edo ‘miseriako soldatak’. Ulertzen du hobetzeko gauzak daudela, baina ez dator errealitatearekin bat batzuek behin eta berriz zabaldu nahi duten mezu negatibo etengabea’.

Eduardo Aretxaga: ‘Aurten krisiaren aurretik egiten ziren kontratu mugagabeen kopuru berera iritsiko gara’

13-06-2017
Onda Vascari emandako elkarrizketa batean, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Artexagak zera adierazi du Euskadiko enpleguaren kalitateaz galdetuta: ‘2017 honetan espero dugu gutxi gorabehera 70.000 kontratu mugagabe izenpetzea, krisiaren aurreko urteetakoaren antzeko zifra’. Gainera, gogorarazi duenez, ‘Euskadin, gaur-gaurkoz, 10 langiletik ia 8k kontratu finko eta egonkorra dute’, eta zifra hori krisiaren unerik gogorrenetan ere mantendu da