Noticias

Euskadin hazi egin da enpresa kopurua iazko hilabete berdinarekin alderatuta, eta azken bost urteotako abuzturik onena izan da

13-09-2019
Confebaskek enpresa sarearen Bilakaerari buruz argitaratzen duen Newsletterraren azken zenbakian zehazten denez, abuztuan Gizarte Segurantzan inskribatuta zeuden euskal enpresen kopurua guztira 57.992 izan da, hau da, 2018ko abuztuan baino 97 enpresa gehiago, %0,2 gehiago. 2014. urteaz geroztik, abuztu bateko daturik onena da (hilabete horretan beti murrizten baita). Sektoreka, berriro ere Eraikuntzako enpresen hazkundea nabarmentzen da, urteko +%2,2ko aurrerapausoarekin; Zerbitzuetan, ordea, egoera ia ez da aldatu, eta Industrian -%1 jaitsi da.

“Laneko jazarpena desagerraraztea helburu partekatu bat da, pertsonen osasunari eta enpresen lehiakortasunari eragiten dielako”

05-09-2019
Confebaskeko Arlo Juridiko Laboraleko zuzendari Virginia Mugicak EHU/UPVren udako ikastaro batean parte hartu du, “Laneko indarkeria eta jazarpena OITren mendeurrenean”, eta, azpimarratu duenez, “laneko jazarpena desagerraraztea denok inplikatzen gaituen zerbait da. “Helburu partekatu bat da, pertsonen osasunari eta enpresen lehiakortasunari eragiten dielako”. Laneko jazarpena desagerrarazteko moduari buruz, Virginia Mugicak hainbat ideia azaldu ditu: “ez legeak ez auzitegiek ez dute konponduko, berandu iristen direlako, kaltea gertatu eta gero. Beraz, egoera prebenitzeko lehenengo ekintzetako bat da jazarpena sortzeko giroa ekidingo duen lan ingurune bat sustatzea”.

“Abuztuko langabeziaren gaineko datuak aurreikustekoak ziren, urtaroko motiboei erantzuten diete, eta ez diote eragiten urteko enplegu sorreraren aurreikuspenari”

03-09-2019
Europa Pressi egindako adierazpenetan Confebaskeko Ekonomiako arduradun Pablo Martinek nabarmendu duenez, joan den hilabetean Euskadiko langabezia eta afiliazio datuen oinarrian “urtarokotasuna” dago, eta aurreikustekoak ziren, motibo, eta azpimarratu du urtean zehar enpleguaren sorrera zein langabeziaren murrizketa “egonkor mantentzen” direla. Pablo Martinen baieztatu duenez, "espero zen bezala, abuztuan beti handitzen da langabezia eta enplegua murrizten, baita hazkunde urterik onenetan ere. Halere, gaineratu duenez, “zifrak urtearteko terminoetan aztertzen badira, ezaugarria da langabeen kopurua %6 baino zerbait gehiago jaitsi dela, eta enplegua 20.000 pertsona baino gehiagorekin igo dela, enpleguaren igoera %2,2 izanik”.

Lehendakariak Confebaskeko Batzorde Exekutiboa hartu du Kontseilu Nagusiaren saioaren ondoren, Eduardo Zubiaurre presidente berri duela

30-07-2019
Iñigo Urkullu lehendakariak Confebaskeko Batzorde Exekutiboa hartu du gaur goizean, Lehendakaritzaren egoitzan, elkarteko presidente berria, Eduardo Zubiaurre, buru zela. Zubiaurrek uztailaren 18an hartu zuen ofizialki Roberto Larrañagaren lekukoa, zeina karguan egon den azken lau urteotan. Bileran, Roberto Larrañagak, orain arte Confebaskeko presidente izan denak, pertsonalki esan dio agur lehendakariari, hitz hauen bidez: “Eskerrik asko zure hurbiltasunagatik; horri esker, elkarrekin lan egin ahal izan baitugu hainbat gairi buruz: enplegua, prestakuntza, etab. Nire ustez, hori guztia garrantzitsua izan da nola euskal enpresentzat, hala gure herriko garapen ekonomiko eta sozialerako”.

Euskadiko enpresa kopuruak ekain bateko daturik onena erregistratu du 2013tik

19-07-2019
Confebasken azken buletinean jasotzen denez, Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua guztira 59.407koa da, hau da, ekain bateko daturik onena 2013az geroztik. Berriro ere, Eraikuntzako enpresak dira urtearteko hazkundearen liderrak Gizarte Segurantzako erregistroan (+%2), zerbitzuen eta industriaren sektoreak pixka bat erori diren bitartean.