Noticias

Confebaskek bat egin du trantsizio justu eta enplegu berdeen aldeko Nazio Batuen Enpresa Konpromisoarekin

01-10-2019
Argitaratu berri den azken Ingurumen Newsletterrean irakur daitekeenez, Confebaskek bat egin du Trantsizio Justu eta Enplegu Berdeen aldeko Enpresa Konpromisoarekin, zeina CEOEk aurkeztu baitu, Trantsizio Ekologikorako Ministerioarekin batera, Nazio Batuen 2019 Klima Ekintzaren gaineko Gailurrean. Gailurraren helburuetako bat da mende honen bigarren zatian neutraltasun klimatikoa duen ekonomia bat eraikitzea, elkarrekin, Parisko 2015eko Akordioak aurreikusten duen bezala. Isurketa gutxiko eredu ekonomiko batera igarotzeko trantsizioak eraldaketa teknologiko, sozial eta ekonomiko handiak eragingo ditu.

“Oraingoz ez dugu jarduera ekonomikoaren atzeraldirik ikusten, jarduera ekonomikoaren motelaldia baizik”

27-09-2019
Euskadi Irratiko 'Faktoria' programan egin eta Europa Pressek ere jaso duen elkarrizketa batean Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek adierazi duenez, "oraingoz, ez da jarduera ekonomikoaren atzeraldirik ikusten, begi-bistako eta ageriko motelaldi bat baizik ", hainbat arrazoik eraginda, “horietako gehienak politikoak”. Zubiaurrek esan duenez, euskal enpresariek "kezka" transmititzen diete egungo abagune ekonomikoagatik, eta sektore batzuetan, esaterako autogintzan, "kontua da oso une txarrak” pasatzen ari direla.

Confebask epaimahaikide Petronorrek irabazi duen ‘Jose Ignacio Arrieta – Enpresa eta Gizarte Saria’-n

23-09-2019
Gaur arratsaldean entregatu da, Bilbon, ‘Jose Ignacio Arrieta – Enpresa eta Gizarte Saria‘ , Estrategia Empresarialen ekimenez, BBKrekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, duela gutxi hil den enpresari, Eusko Jaurlaritzako sailburu ohi eta talde editorial horretako lehendakariaren figura oroitarazteko. Lehendabiziko edizio honetan, BBKrekin eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuorde Marcos Murorekin batera, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak ere parte hartu epaimahaian. Epaimahaiak erabaki du aho batez saria Petronorri ematea, hogei hautagai ingururen artetik.

“Egungoa bezalako momentuetan, politikak konfiantza sortu behar du, eta ez dagoena baino ziurgabetasun gehiago gehitu”

22-09-2019
Gaur Correo eta Diario Vasco egunkarietan argitaratutako elkarrizketa banatan, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek gaurkotasun handiko hainbat gairi buruz hitz egin du. Estatuan datorren azaroaren 10erako deitu diren hauteskundeei dagokienez, eta horrek ekonomiaren martxan izan dezakeen eraginari dagokionez, zera gogorarazi du: “Confebask ez da sartzen eragile politikoen balorazioan, gure egitekoa da enpresen interesak defendatzea, lehiatu, garatu eta, horrela, herrialdearen garapenari eta herritarren ongizateari euren ekarpena egin ahal izan dezaten… Edonola ere, egungoa bezalako momentuetan, desazelerazio ekonomiko globala nabarmentzen ari delarik, politikak konfiantza sortu behar du, eta ez dagoena baino ziurgabetasun gehiago gehitu

“Eraikuntzan jardun nahi duen edozein enpresarentzat guztiz funtsezkoa da bere langileen segurtasuna”

19-09-2019
Argitaratu berri den Segurmaniaren azken zenbakian, besteak beste, bi elkarrizketa daude. Bat Asfaltos Uribeko Prebentzio, Kalitate eta Ingurumen departamentuko Miriam Uribe Callejari. Elkarrizketan, enpresaren arduradunak Segurmaniarekin partekatzen du konpainiaren lan osasunaren inguruko lanketa eta zaintza eredua, baita etorkizunari buruzko ikuspegia ere. Eta, ildo horretan dioenez, “eraikuntzan jardun eta denboran iraun nahi duen edozein enpresarentzat guztiz funtsezkoa da bere langileen segurtasuna”. Bigarren elkarrizketa Metalloko zuzendari nagusi Valentin Casadori dagokio;oso enpresa dinamikoa da, ibilgailuen trantsitu handikoa, eta instalazioak hobetzeko lan ugari egiten ditu. “Gure prebentzioa – dio- langileekin BERAIEKIN egiten da”.