Confebaskek akordio garrantzitsuak sinatu ditu Elkarrizketa Sozialaren Mahaian eta parte hartzaileek elkarrizketa eta negoziaziorako duten borondatea balioetsi du
04-02-2020
Confebaskek Elkarrizketa Sozialaren Mahaian Eusko Jaurlaritzarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin izenpetutako akordioak aurkeztu ditu gaur, prentsaurrekoan; gai esanguratsuak lantzen dituzte euskal enpresarentzat, alde sindikalarentzat eta euskal gizartearen aurrerabiderako oro har. Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek aukera baliatu du agerian jartzeko enpresarien erakundeak garrantzia ematen diola Elkarrizketa Sozialaren Mahaia bezalako foroetan parte hartzeari. Ildo horretan, Zubiaurrek “negoziazio eta elkarrizketarako jarrera” nabarmendu du, “batzuek praktikatzen duten etengabeko konfrontaziotik, inposiziotik eta krispaziotik urrun, foro hauetatik autobaztertzen direlarik, behin eta berriz parte hartu dezaten gonbidatzen diren arren.