“Hitzarmenetan malgutasunerako tresnaren bat izango bagenu itunduta, beharbada saihestu egingo genuke aldi baterako kontratuen zati bat”

18-01-2018
Gaur El Economistak Euskadiko edizioan argitaratu duen elkarrizketa batean Roberto Larrañagak gogoratu duenez, “Confebasken enpresetan malgutasuna egotearen alde egiten dugu, langileekin edo beraien ordezkariekin itunduta batez ere. Horrek esan nahi du ordu poltsa bat egon behar dela produkziorik handieneko uneetan aktibatzeko, eta produkzio gutxiago dagoenean konpentsatuko dena… Hitzarmenetan malgutasunerako tresnaren bat izango bagenu itunduta beharbada saihestu egingo genuke aldi baterako kontratuen zati bat… Kontratazio mugagabea aurreko ratioetan mantentzen da: Esaten ari gara Euskadin aktibo dauden 4 langiletik 3k kontratu mugagabea dutela”. Elkarrizketan zehar, Confebaskeko lehendakariak beste gai batzuk ere jorratu ditu, hala nola 2018rako euskal ekonomiarako aurreikusi den hazkundea

Negoziatzeko borondatea

16-01-2018
2017ko urtarrileko Lanbidearteko Akordioak itxaropen orokortuak sorrarazi zituen, baita enpresetako sinatzaileen artean ere. Lehendabizi, 15 urte baino gehiagoan sindikatu maioritarioarekin izenpetutako lehen sektorearteko akordioa izan zelako, eta, bigarrenik, negoziazio esparru jakin baten babesa sinatzen duenak hori mantentzeko eta garatzeko borondatea duela erakusten duelako. Aitzitik, hortik aurrera, aurreikusten genuen gure hitzarmenak berritzea ez zela zeregin erraza izango, sindikalismo maioritarioak jarrera aldatzea eragin beharko zuelako, eta ez zegoen horren inguruko segurtasunik. Eta asmatu egin genuen.

2017aren amaieran enpresen laugarren hazkunde urtea itxi da Euskadin, baina gelditzeko sintoma nabarmenekin.

11-01-2018
Confebasken azken buletinean jasotzen denez, Euskadin enpresa kopurua hazi egin zen:: 17 gehiago dira azaroarekin alderatuta. Datua 2016an erregistratutakoa baino hobea da. Aitzitik, urte osoaren batuketa 94 enpresaren hazkunde txikia baino ez du erakusten, guztira 59.045 firma izanik Gizarte Segurantzan inskribatuta daudenak. Ondorioz, 2017an enpresen hazkundea ia testimoniala izan dela esan daiteke, aurreko urteetako egoeran ez bezala, horietan Euskadiko enpresa sarearen hazkundea dinamikoagoa izan baitzen.

“2010az geroztik langabe kopururik baxuena daukagu eta 2009ko hasieraz geroztik afiliatu kopururik handiena”

03-01-2018
Europa Pressi emandako elkarrizketa batean, Confebaskeko Departamentu Ekonomiko-Fiskaleko Pablo Martinek nabarmendu duenez, 2017an enpleguak Euskadin izan duen bilakaerak erakusten du susperraldi ekonomikoa “euskal lan merkatura, heltzen ari dela, eta gero eta pertsona gehiagorengana hedatzen ari dela". Gainera, azpimarratu duenez, sortzen den enplegua “kalitatea irabazten ari da progresiboki, susperraldia finkatzen den heinean”. Ildo horretan, Pablo Martinek nabarmendu du 2017an bosgarren urtez jarraian jaitsi dela langabeen kopurua eta enpleguaren sorrera hazi egin dela. Martinek baloratu du 8.626 langabe gutxiago daudela, eta, batez ere, enpleguaren hazkundea nabarmendu du, 18.696 enplegu gehiagorekin iaz Euskadin.

Confebaskek lan osasun eta segurtasunean Osalanekin duen lankidetza sendotu du, azken hiruhilekoan hainbat egitasmo martxan jarrita

03-01-2018
Egitasmo horien artean dago Segurmaniaren webgune berriaren inaugurazioa, Confebaskek eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideek elkarrekin sortua. Horrez gain, Confebaskeko Lan Segurtasuneko zuzendaria Eusko Legebiltzarraren aurrean agertu berri da Euskadiko lan istripuen bilakaera azaltzeko, eta parlamentariei gomendatu die jarraipen “zuzena eta bitartekaririk gabea” egiteko Osalanek ematen dituen datuei buruz. Confebasken Newsletterraren azken zenbakian Lan Osasun eta Segurtasunari buruz kontsulta daitezkeen albisteetako bi dira, laneko arriskuen prebentzioaren inguruan.