“Prebentzioa eta segurtasunaren politika enpresaren ADNaren parte izan behar dira, laguntza publikoak gorabehera”

27-09-2018
Segurmania Newsletterraren azken zenbakiak – argitaratu berri dago – Construcciones Zabalandiri egindako elkarrizketa bat dauka; hiru arlotan dibertsifikatzen du bere eraikuntza industriaren jarduera: eraikuntza eta obra zibila, industri enpresen kontserbazioa eta mantentze lanak eta errehabilitazioa. Enpresak lortu du erakundeko eta azpikontratetako kide guztiek segurtasunaren garrantzia barneratzea. Konbentzimendu hori eta Segurtasuna inbertsiotzat jotzea eta ez gastutzat dira esparru horretan nabarmen aurrera egin ahal izateko dituzten zutabeetako bi.

“Hamar urte Lehman Brothersek kiebra jo zuenetik: mundu krisiaren zero gunea”

15-09-2018
Vocento Taldeko egunkarietan – Correo eta Diario Vasco – gaur argitaratu den artikulu batean, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak gogoratu du nola bizi izan zituen azken 80 urteetan munduan gertatu den krisi ekonomiko eta finantzariorik makurrenaren lehen erasoak. Artikuluan, Aretxagak gogoan du iparramerikar agintariek zein euskal administrazioak emandako erantzun azkarra, enpresen kolapso finantzarioa ekiditeko. Confebaskeko zuzendari nagusiak gogoratu duenez, milaka euskal enpresa funtzionatzen jarraitzeko beharrezko finantzaketarik gabe geratu ziren egun batetik besterik.

Confebask Katedra 2018ko EHU/UPVko udako ikastaroetan

14-09-2018
Joan den uztailean udako ikastaro bat egin zen EHU/UPVn, Confebaskek eratutako Katedraren helburuei buruzko kontestualizazioa aurkezteko. Hori dela eta, Confebaskek bere Lan Harremanen Newsletterraren edizio berezi bat argitaratu du gaur, zeinean inaugurazioko ponentziaren laburpen zehatz eskaintzen den – Salvador del Rey jurista ospetsuaren eskutik –, eta GKN Driveline etae Cadinox euskal enpresetan eredu berria aplikatzerakoan izandako esperientzia jasotzeaz gain.

Abuztuko zifrek erakusten dute Euskadin enpresen sorrera geratu egin dela

13-09-2018
Abuztuan Gizarte Segurantzan inskribatu diren euskal enpresen kopurua jaitsi egin zen uztaileko datuarekiko, 544 enpresa gutxiagorekin, eta, ondorioz, guztira 57.895 enpresa dira. Egiaz da abuztuan beti jaisten dela erregistro hori eta , hala eta guztiz ere, abuztu baterako zifrarik altuenean gaudela 2012tik. Baina egia da baita ere, estatistikak erakusten duenez, geldialdi argi bat dago, abuztuaren 31n 33 enpresa gehiago baino ez baitzeuden orain dela urte bat baino, hau da, %0’1 gehiago baino ez, eta datua estatukoa ez bezalakoa da, estatuan zifra %1 hazi baita.

“Enpresei dagokigu Euskadin eraikuntzaren sektorea berritzea, eta euskal administrazioari dagokio horren balioa agerian jartzen laguntzea”

11-09-2018
Eraikune-Euskadiko Eraikuntzaren Klusterrak eta EHU/UPVk antolatuta, Eraikuntza Aurreratuaren Nazioarteko II. Biltzarra elkartu da, Bilbon, eta, besteak beste, eraldaketa digitalak sektorean duen garrantzia aztertu da, eta nola 4.0 Eraikuntzaren teknologia eta metodologiek lagundu diezaieketen euskal enpresei produktibitatea hobetzen eta, ondorioz, nazioarteko erreferente moduan kokatzen. Foro horretan, Confebaskeko eta bertako Eraikuntza Batzorde eratu berriko lehendakari Roberto Larrañagak adierazi duenez, “sektorearen balioa agerian jartzea da bere susperraldirako gakoetako bat”. Ildo horretan gogorarazi du “Euskadin eraikuntza oso ekarpen kualifikatua egiteko moduan dagoela, eta zeharkako izaera oso nabarmenarekin: 4.0 industriak, halaber, ‘4.0 eraikuntza” beharko du”.