ETEak Euskadin, Confebasken erradiografia osatua Radio Euskadirako

12-05-2019
Igande honetan Enpresa Txiki eta Ertainen nazioarteko eguna ospatu da. Elkarrizketan zehar (entzun osorik hemen), Pablo Martinek gogorarazi du 250 langile baino gutxiagoko enpresak – hori da enpresa txiki edo ertaintzat hartzeko gehienezko topea- “euskal enpresa sarearen %99” direla. Eta horietatik gehienak, %93k gutxi gorabehera, 50 langile baino gutxiago dituzte. “Europatik desberdintzen gaituena – argitu du Confebaskeko Ekonomiako arduradunak – ez da enpresa txikien ehuneko hori, baizik eta enpresa ertainen - 50 baino gehiago - eta firma handien - 250 baino gehiago - artean dagoen portzentajea. Hor bai, erronka bat dugu”.

Confebask, Bizkaiko AEDko emakume enpresarientzako aitortzan izan da

07-05-2019
Aurtengo edizioan, XIII.ean, Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak (AED) nahi izan du euren sektoreetan erreferentzia eta liderrak diren emakumezko enpresariak eta zuzendariak saritu. Confebaskek gaur gaueko galan egon nahi izan du, eta ordezkaritza bat bidali du, bere zuzendari nagusi Eduardo Aretxaga buru izanik. Sariak, besteak beste, Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak eta Cebekeko lehendakari Iñaki Garcinuñok entregatu dituzte; hain zuzen ere, Bizkaiko enpresa erakunde horrek, bere programen artean, enpresan berdintasuna sustatzeko programa bat dauka dagoeneko.

“Lan istripuak Euskadin”

06-05-2019
Euskadin Vocento Taldeak atera berri duen artikuluan Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak gogorarazi duenez, “beti esan izan dugu lan istripu ororen atzean tragedia pertsonal eta enpresarial jasanezin bat dagoela. Eta, are gehiago, istripuak heriotza eragiten badu. Aitzitik, onartuta denon helburua dela – enpresena eta langileena – istripu tasa zerora jotzea, esan beharra dago, betiko norabide “suntsitzailean” doazen mezuak gorabehera, Euskadin gai honetan gauzak hobetzen ari direla. Euskal enpresek oro har, eta Confebaskek zehazki, oso salaketa gogorrak entzun behar dituzten arren, zifrek baieztatu egiten dute hobekuntza hori. Berriro ere, ‘ekintzak’ ‘inpresioen’ aurka”.

Luxenburgoko enpresa elkarteak Euskadi bisitatu du Confebasken eskutik

03-05-2019
Luxenburgoko enpresa erakunde nagusia, Federation des Artisans, bisitan izan da Euskadin, EAEko enpresen eta ekoizpenaren errealitatea bertatik bertara ezagutzeko, bereziki euskal industriaren tradizioari dagokionez. Confebask izan du lagun, eta elkarrekin Euskadiko enpresa enblematikoetako baten instalazioak bisitatu zituzten, Gipuzkoako Ibarmia, eta horrek, bi orduz baino gehiagoz, arreta eta azalpenak eman zizkion luxenburgotar ordezkaritzari bere produkzio ereduaren gakoei buruz, eta euskal eta gipuzkoar ekonomiaren gakoei buruz oro har.

Euskadiko enpresa txikiak ahulagoak dira handiak edo ertainak baino, finantzaketari dagokionez

30-04-2019
Confebaskek Enpresa Dimentsioari buruz atera duen azken buletinak, besteak beste, Orkestraren – Lehiakortasunerako Euskal Institutua – azterketa bat dauka, euskal enpresen ahultasun finantzarioari buruz, neurriaren arabera. Ikerketak ondorioztatu duenez, konpainia handiak edo ertainak indartsuagoak dira finantzarioki enpresa txikiak edo mikro enpresak baino; kontzeptu horren barruan sartzen da kanpoko faktoreen ondorioz ordaintzeko betebeharrei aurre egiteko gaitasuna izatea edo ez izatea. Zehazki, Orkestraren azterketak dioenez – Confebaskek jaso du –, erreferentziazko urtean, 2017an, hiru euskal enpresa txikitatik ia bat ahula zen finantzarioki.