Confebaskek %5,9ko hazkundea eta enpleguaren maximo historikoa izateko aukera aurreikusten ditu 2022rako

29-12-2021
Confebasken aurreikuspenen arabera, euskal ekonomia %5,9 haziko da datorren urterako, eta hori nahikoa izango da pandemia aurreko BPGaren maila berreskuratzeko. Nola nahi ere, iaz bezala, arrisku faktoreen bilakaerak – pandemia, energia eta enpresen kostuak, inflazioa edo mundu mailako hornidurarik eza – alde batera edo bestera eraman dezakete aurreikuspen hori, eta, azkenean, daitekeena da euskal ekonomiaren hazkundea %4 eta %7 arteko urkilan mugitzea. Enpleguari dagokionez, Confebaskek espero du 2022 ere urte positiboa izango dela. Eta, horrela, langabezia tasa %8ra jaitsiko da Euskadin, pandemiaren aurretik zegoen mailatik behera, eta Gizarte Segurantzako 25.000 afiliazio berri egongo direla uste da. Aurreikuspen hori betez gero, Euskadiko enpleguaren maximo historiko berri baten aurrean egongo ginateke, milioi bat kotizatzaile baino gehiagorekin.

“Euskadin, enpresak eta lanbide heziketako sistema proiektu komunaren, lankidetzaren eta konfiantzaren adibide gara”

24-11-2021
Eduardo Zubiaurre Confebaskeko lehendakariak Euskal Enpresa&LH ohiko urteko ekitaldian gaur goizean azpimarratu duenez, “2020-2021 azken ikasturte honetan bakarrik, 14.000 gaztek baino gehiagok lortu dute Lanbide Heziketako titulua Euskadin, derrigorrezko praktikak amaitu ondoren. Eta, gainera, bereziki azpimarragarria da euskal LH dualaren gero eta garrantzi handiagoa”. “2012az geroztik – urte hartan jarri zen martxan egungo eredu duala – 13.000 gazte inguru prestatu dira horretan, 7.000 enpresa baino gehiagotan. Eta Euskadin ezaugarri bereizgarri garrantzitsu bat dugu: enpresaren konturako ordainsaria. Gure lanbide heziketa dualaren ezaugarri bereizgarria, eta euskal enpresak bere gazteen prestakuntzarekin eta enplegagarritasunarekin duen konpromisoaren adibidea”.

“Herrialdearekin dugun enpresa konpromisoa berresten dugu eta ongizate kolektiboari egiten diogun ekarpena erreibindikatzen dugu”

23-11-2021
Eusko Jaurlaritzak, Confebaskeko erakunde kideek – Adegi, Cebek eta Sea – eta Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioak proposatuta, Korta sariak eman dizkie aurten ere beren ibilbide pertsonal eta profesionalagatik nabarmentzen diren enpresariei. Oraingo edizioko saridunak izan dira Fernando Salamero (Sea Arabako enpresek proposatua), Victoria Cañas (Cebekek proposatuta, Inaxio Uria (hil ondoren eta Adegik proposatuta); eta Gurutz Linazasoro (Korta Fundazioak proposatuta). Banaketa ekitaldian, Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak bere hitzaldian azpimarratu duenez, “gaur gauean omentzen ditugun pertsonei esker, euskal gizartea gizarte hobea da gaur egun”.

Eraikuntzaren euskal sektorea, funtsezko eragilea Euskadiko trantsizio ekologikoan

22-10-2021
Confebaskek ingurumenari buruzko newsletterraren azken zenbakia argitaratu berri du, eta, besteak beste, Confebaskeko Ingurumeneko arduradun Amaia Lopez Iriondoren iritzi artikulu bat dago, eraikuntzaren euskal sektoreari erreparatzen diona, “Euskadiko trantsizio ekologikorako funtsezko eragile gisa”. Tribuna horretatik Lopez Iriondok dioenez, “etxebizitzak zaharberritzea, hiriak berrurbanizatzea eta modernizatzea bera dira eraikuntzaren euskal sektoreak heldu beharreko elementu nagusiak gure hirietako trantsizio ekologikoa eta energetikoa egiazki gauzatzeko”.

Estatuko enpresa txiki eta ertainen kredituaren batez besteko tasa Europako lehiakideena baino merkeagoa da

21-10-2021
Eusko Jaurlaritzak aukera ematen die enpresei Gauzatu-Industria, Gauzatu-Atzerriko Ezarpenak, Indartu, Bideratu, Bideratu-Berria eta Bideratu Covid-19 programetako ordainketa obligazioak eta inbertsioak geroratzeko. Epe berria abenduaren 30era arte luzatuko da. Neurri horrekin batera, Eusko Jaurlaritzak beste epe bat luzatzen duela ere jakinarazi du, oraingoan, autonomoek eta enpresek dutena kaudimena indartzeko eta zorpetzea arintzeko zuzeneko laguntza eskatzeko, eta baita ere kontabilitateko galerak konpentsatzeko. Azken hori ez zen orain arte sartzen. Horretarako azken eguna azaroaren 9a izango da. Bi albiste horiek Confebasken newsletterrean kontsulta daitezke, eta, gainera, enpresen finantzaketaren egungo egoerari buruzko datuak ere ematen dira. Eta horien artean nabarmentzen da, adibidez, Espainiako ETEei emandako kredituaren prezioak beste minimo bat markatu duela abuztuan, eta eurogunean lehiakideek ordaintzen dutenaren azpitik dagoela.