“Euskadin, aurten, 11 errenta itun sinatu ditugu sindikatuekin, eta beste 18 hitzarmenetarako negoziazio mahaietan gaude”

12-09-2022
Radio Euskadin (EiTB) egindako elkarrizketa batean, Eduardo Aretxaga Confebaskeko zuzendari nagusiak gezurtatu egin du Euskadin enpresak negoziazio kolektiboa blokeatzen ari direla soldatak igotzeari uko egiten diotelako. Aretxagak gogorarazi duenez, Euskadin, 2022an bertan, “gure erakunde kideek –Adegi, Cebek eta SEA– 11 errenta itun sinatu dituzte dagoeneko 2022an, eta, negoziatutako hitzarmenen ondorioz, soldatak %5 inguru ari dira igotzen batez beste, estatuan baino bi aldiz gehiago. Gainera, 18 hitzarmenetan ari gara negoziatzen. Beraz, argi dago guk errenten itunaren alde egiten dugula”. Confebaskek –jarraitzen du zuzendari nagusiak– "beti akordioaren alde egiten du, eta ez du inoiz esan ez dituela soldatak igo nahi. Beste gauza bat da, enpresaren bideragarritasuna arriskuan jartzen duten neurriz kanpoko eskaerak badaude, ezinezkoa dela akordioak lortzea”.

“Akordiorako unea da, ez etengabeko konfrontaziorako”

20-07-2022
Confebask Euskal Enpresarien Konfederazioak ohikoa duen udako Kontseilu Nagusia egin du, eta, bertan, baieztatu da Isabel Bustok orain arte presidentea izan den Eduardo Zubiaurreren lekua hartu duela, Adegik izendatutako Confebaskeko presidenteordea baita. Isabel Bustok, Kontseilu Nagusian eman duen hitzaldian, hitz batzuk eskaini dizkio orain arte Confebaskeko presidente izan den Eduardo Zubiaurreri, hau esanez: “Nik pertsonalki diodan maitasuna helarazi nahi diot orain arte Confebaskeko presidente izan den Eduardo Zubiaurreri, eta gure hurbiltasuna eta esker ona erakutsi ere bere dedikazioagatik, Confebasken buru gisa egindako ahaleginagatik eta bere balio profesional eta pertsonalengatik, horiek denek egiten dute-eta bera doan leku guztietan maitatua eta errespetatua izatea. Gainerakoan, Isabel Bustok gogorarazi du “Ukrainako inbasioaren ondoren, krisi geopolitikoak, energetikoak eta berebiziko inflazio batek, muturreko ziurgabetasun giroan murgiltzen gaituztela”. Euskadin, gure enpresa erakundeek – Adegi, Cebek y Sea – beren enpresa bazkideei egiten dizkieten inkestek adierazten dute enpresak oraindik eusten ari direla, baina marjinetan eta errentagarritasunean ere gertatzen ari diren murrizketa azkarrek enpresen epe labur eta ertaineko bideragarritasuna arriskuan jartzen dute".

Euskal enpresen kopuruak behera egin du, eta inoizko ekaineko daturik txarrena izan du

11-07-2022
Ekaina ez da hilabete ona izan euskal enpresen kopuruaren bilakaeran. Zifrak behera egin du aurreko hilabetearekin alderatuta (583 enpresa gutxiago), eta, beraz, inoizko ekaineko daturik txarrena izan da. Guztira, ekainean, hilabetea ixtean, 57.703 euskal konpainia erregistratu dira Gizarte Segurantzan izena emanda. Duela urtebete baino 171 enpresa gutxiago dira (-%0 '3) eta pandemia hasi aurretik (2020ko otsaila) baino ia 1.200 gutxiago. Izan ere, harrezkero gertatu denarekin alderatuta, bai eta Estatuarekin alderatuta ere, Euskadik bilakaera okerragoa izan du adierazle horretan: 2020ko otsailetik, enpresa kopurua -%2 jaitsi da gurean, eta, aldiz, Estatuan +%0,3 igo.

CONFEBASK, Hetel, Politeknika Txorierri eta Adegi aliantzak 'Global Training' beken kudeaketari ekin dio berriro, 80 plaza eskainiz

16-06-2022
Aurten, aliantza horrek 80 beka kudeatuko ditu guztira, joan den urtean baino 5 gehiago. Partzuergoak 8 urteko esperientzia du beka horien kudeaketan. Bekek gutxienez 6 hilabeteko iraupena izango dute, hilean 1.530 €-ko zenbatekoarekin onuradunarentzat. Zenbateko horrekin ordainduko dira onuradunen helmugako herrialderainoko joan-etorrien gastuak, mantenua, ostatua, Gizarte Segurantzako kotizazioa, eta atxikipenaren zenbatekoa. Bekaren barruan sartzen da, halaber, mediku aseguru baten eta erantzukizun zibileko aseguru baten estaldura, praktikak irauten duen bitartean. LHko eta Unibertsitateko tituludunek praktikak egin ahal izango dituzte 23 herrialdetako enpresetan, besteak beste, EE.BBetan, Eurogunean, Hego Amerikan eta Asian.

Confebask, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Innobasquek lankidetzan deitutako II. STEAM Euskadi Sarien epaimahaian

08-06-2022
STEAM Euskadi Sariak Euskadin STEAM Hezkuntzako (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) praktikarik onenak aitortzeko ekimena dira, eta duela bi urte sortu ziren, euskal ikastetxeetako ikasle gazteen artean ezagutza arlo horietara bideratutako bokazio profesionalak sustatzeko, bai batxilergoan, bai Lanbide Heziketan. Horrez gain, STEAM konpetentzietan gaitasun profesional horiek sustatzeko edo hobetzeko lan egiten duten enpresak eta erakundeak ere saritzen dira.