“Talentua erakartzeko ‘Basque Talent’ estrategia bateratua behar dugu, erronka demografikoari aurre egin ahal izateko”
24-10-2022
urteroko ekitaldia berreskuratu dute, behin Covidaren eraginez jarritako murrizketak gaindituta. Hau izan da aurten aukeratutako gaia: “Euskal enpresak erronka demografikoaren aurrean”. Jardunaldian, enpresetako eta erakunde publikoetako ordezkari kopuru handi baten aurrean, Confebaskeko presidente Isabel Bustok gogorarazi duenez, "Euskadin ditugun datuek Europar Batasunako herrialdeetatik balantze demografiko okerrena duten herrialdeen artean kokatzen gaituzte. Euskadi, gaur egun, Europar Batasunean 65 urte baino gehiagoko biztanleak dituen bigarren lurraldea da, aurretik bakarrik Italia dugula. Alegia, gizarte zaharkitua gara, Europako jaiotza tasa txikienetakoa duena eta, gainera, azken urteotan lan egiteko adinean dauden pertsonen kopurua arian-arian murrizten doala ikusten ari gara”. Testuinguru horretan, hau ziurtatu du Confebaskeko presidenteak: “herrialde estrategia behar dugu, “Basque Talent estrategia" bezalakoa, guztion artean diseinatutakoa, hau da, erakunde publikoekin, enpresekin, unibertsitateekin eta oro har hezkuntza sistemarekin batera, herrialdearen ikuspegi bateratua eta transbertsala izango duena eta aurrean dugun erronka menderatzea ahalbidetuko diguna”.